Talka sozialerako Planaren erakunde sustatzaileok hainbat premiazko proposamen eskatzen ditugu gizartearen gehiengoa babesteko, bereziki langile klasea elkartasunetik, talde antolakuntzatik eta mobilizaziotik.

Gobernuak inor atzean utzi nahi ez badu, 2008. urtean gertatu zen bezala, bere helburuak handitu behar ditu. Badira premiaz aplikatu behar dituzten neurriak bizitzak arriskuan jartzen eteteko baita osasun eta gizarte kolapso bat ekiditeko. Gobernuak ehundaka sindikatu, erakunde antiarrazista, feminista, ekologista, eta sozialak izan behar ditu kontuan. Hainbat aurpegi ditu krisialdi honek: osasungintza, gizartea, zaintza, klima, ekologia eta ekonomia eta krisialdi honetarako irtenbide bat exijitzen dugu, bizitza ardatz gisa jartzen duen irtenbide bat, eta ez enpresa handien onurak.

Gizartearen eta ingurumenaren babesa ibex 35, espekulatzaile, edota beste botere ekonomikoen borondatearen menpe uztea ez da aukera gisa onartzen ezberdintasun soziala, klima hondatzearen eta eskubideen suntsipena handiagotzea saihestu nahi badugu.